Multimedia

Multimedia komunikazioa

Multimedia izena hartzen du edozein informazio aurkeztu edo komunikatzeko hainbat komunikazio bide erabiltzen dituen arloak. Komunikabideak, besteak beste, testuak, irudiak, animazioak, soinuak edota bideoak izan daitezke.

Mezu batean multimedia bitartekoak erabiliz gero, nabarmen hobetzen da publikoaren arreta, ulermena edota ikasketa prozesua, izan ere, gizakion komunikatzeko modu naturalera hurbiltzen gaitu, hitz egiten dugunean (soinua), idazten dugunean (testua), aurrez aurrekoarekin harremana (bideoa) eta gorputza eta eskuak erabiltzen ditugunean komunikatzeko (animazioa).

Share