Skip to main content

Idiazabalen erosteko kanpaina abiatu dute

Herriko merkataritza sustatzeko kanpaina martxan jarri dute Idiazabalgo Udalak eta herriko merkatariek. Idiazabaldarrek erosketak herrian egitea da kanpainaren helburu nagusia. Horretarako, herriko 37 establezimenduen informazioa jasotzen duen gida bat argitaratu dute, eta herritarren artean banatu dute.

Horrez gain, urtarrilaren amaiera arte 10.000 boleto banatuko dituzte Idiazabalgo dendetan erosketak egiten dituztenen artean.