Skip to main content

Legorretan herri ataria sortu dute

Legorretako herri ataria (legorretan.info) Interneten ikusgai dago jada. Udalaren eta herriko hainbat talderen artean garatu dute egitasmoa, eta herriaren berri ematea izango du helburua, albisteak, oharrak eta jakingarriak Interneten argitaratua. «Herritarren arteko komunikazio tresna» izatea du helburu.

Legorretako talde eta elkarte bakoitzak bere atala izango du webgunean. Guztien ekarpenarekin albiste iturri jarraitua osatuko dute.
www.legorretan.info