Reportaje en Gipuzkoako Hitza (4/10/2011)

Zu eta zure enpresaren edo proiektuaren arrakastaren artean gaude". Hala dio ACV Multimediaren leloak, eta hala izatea da euren helburua. Dagoeneko hamar urte bete dituzte zeregin horretan, hamar urte hainbat enpresa eta proiekturen arrakasta sustatzen, Gipuzkoaren erdian, Ordizian.
Web garapena, komunikazio grafikoa eta multimedia arloak jorratuz lortu nahi dute arrakasta hori, neurri, kolore eta behar ezberdinak dituzten negozioei kalitatezkozerbitzuak eskainiz. Interneten presentzi hutsa izan nahi duten webguneak, eduki-kudeaketa maila handi eta sakona dutenak, intranetak eta sareko dendak, maila guztietako zerbitzuak eskaintzen eta garatzen ditu Interneten eremuak. Baina euren irudia hobetu nahi duten enpresa eta pertsonentzako produktuak ere garatzen dituzte. Internet, multimedia eta komunikazio grafikoaren alorrean edozein lan egiten dute, baina badituzte espezialitateak: eduki kudeaketa eta diseinu maila handia duten webguneak eta Google eta bilatzaileen kokapena.
Era berean, Internetekin loturiko hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituzte: dominioak, webguneen alojamendua, posta-elektroniko zerbitzua, datu baseak eta beste hainbat.
Eta arrakastaren bidean, bezeroak
du lehentasuna. Enpresa txiki, ertain zein handientzat lan egiten du ACV Multimediak. Interneten presentzia egokia izan nahi duen orok behar ditu
haren zerbitzuak. Izan ere, gaur egun oso zaila da web garapenaren barruan diseinu eta programazioan aditua den enpresa bat aurkitzea. Normalean, sektoreko enpresek programazioaren edo diseinuaren aldeko apustua egiten
dute, baina Ordiziako enpresak biak uztartzen ditu.