Komunikazio grafikoa

Errotulazioa

Garrantzitsuena ez da esaten dena, baizik eta nola esaten den. Hizkiek esaten den horretan eragina izan dezakete, esateko moduaren bidez, eta "nola"ren bidez "zer" horretan eragiteko kondizio nagusia irakurgarritasuna da (hizkiren bat irakurtzeko erraztasuna edo zailtasuna).

Irakurgarritasun kontzeptutik abiatuta eta hori baldintzatzen duten faktore tipografikoak aintzat hartuz (hizkiaren diseinua eta tamaina, hizkien arteko espazioa, lerroaren luzera, erabilitako koloreak edo inprimaketa kalitatea), diseinatzaile guztiek ideia eta mezu bat errotulu batean komunikatzeko irizpideak ezarri ditzakegu: norentzako den (nork irakurriko duen), nondik irakurtzen den edo zein distantziatik irakurtzen den, eta kokatzeko argia, distantzia edo altuera faktoreak zaintzea.

Gaur egun aurrerapen teknologikoek gure mezua egoki islatzen laguntzen digute hainbat euskarriren bidez: ibilgailuak, kristalak, papera, oihalak, lonak, toldoak, imantazioak eta abar, eta gure asmoetara egokitutako errotulua lortzen laguntzen digute: errotuluak, banderolak, argizkoak, metakrilatoak, binil inprimatuak, hizki gorpuzdunak, erakustegiak, displayak eta abar.

 

943 80 57 99

Astel-Oste  8:30 - 17:30 / Osti  8:30 - 15:30
Domingo Unanue Plaza 3, ORDIZIA / Nola iritsi
Tabakalera · 3. solairua, DONOSTIA / Nola iritsi
 info@acvmultimedia.com


facebook | youtube | instagram |linkedin | issuu

google apps goierri valley logo

Legezko oharra  |  Pribatutasun politika  |  Cookie politika