Komunikazio grafikoa
Karteldegia
Kartela edota posterra paperezko, kartoizko edo beste edozein materialez egindako lamina bat da, eta gertaera bat iragartzeko edo informatzeko helburua du: kontzertuak, erakusketak, zinema emanaldiak, kirolak, ikuskizunak, ekitaldi politikoak…
Zerbitzu enpresatan bezeroari informazioa emateko baliagarria da kartela; prezioak, eskaintzak, departamentu eta sailen izenak…
Merchandising-ean erakundeen kanpainak lagundu eta zabaltzeko erabiltzen dira, hala nola, Merkealdiak, Amaren eguna…
Lanak kolore eta mezu erakargarriak erabiliz egin behar dira, informazioa erraz zabaldu dadin. Mezuak argia eta zehatza izan behar du, epe laburrean erakarpena izateko eta horrela publikoaren interesa lortzeko.