tel 943 80 57 99
Biok Zerbitzuak mota guztietako enpresentzako zerbitzuen aholkularitza integrala da, eta bezeroekiko konfiantzaren eta tratuaren aldeko apustua egiten du. Horregatik, bere webguneak enpresa horiekiko komunikazio-kanalak sendotu eta zabaldu behar ditu. Drone bidezko irudiak dituen bideo korporatibo bat ekoiztu da, alde batetik; eta bestetik, ERP batekin integratutako WhatsApp sistema bat inplementatu da, jasotako kontsultak kudeatu eta langileen artean banatu ahal izateko. Webguneak aurreikuspenak betetzen ditu eta, aldi berean, bezeroak finkatu nahi duen hurbiltasun-ikuspegia zabaltzen du.